Skip to main content

Podemos Euskadik prostituzioaren abolizioa eta sexu-esplotazioaren eta gizakien salerosketaren aurkako erantzun integrala eskatzen du: biktimen erreparazioa, baliabide publiko iraunkorrak eta hezkuntza afektibo-sexualerako politikak

Podemos Euskadiren komunikatua, gaur, irailak 23, Sexu Esplotazioaren eta Emakume eta Haurren Salerosketaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta

Gaur, irailak 23, Sexu-esplotazioaren eta Emakumeen, Nesken eta Mutilen Salerosketaren aurkako Nazioarteko Egunean, Podemos Euskaditik berriro salatu nahi dugu bazterrean utzi ezin den errealitate bat: sexu-esplotaziorako gizakien salerosketa emakumeen aurkako indarkeria mota bat da, eta giza eskubideen urraketa larria.

Sexu-esplotaziorako gizakien salerosketa ez da desagertzen ikusten ez delako. Itxuraldatu egiten da, harrapatzeko modu berriak bilatzen ditu, eta emakumeen eta nesken ahultasun ekonomiko, administratibo eta sozialaz baliatzen da. Esplotazio-egoera bakoitzaren atzean, askatasuna ukatzen zaien pertsonak daude, eta negozioaren zerbitzura merkantzia bihurtzen dira; izan ere, negozio horrek diru-kopuru izugarriak mugitzen ditu.

Horregatik, gizakien salerosketaz hitz egiteak eskariaz ere hitz egitea eskatzen du. Ezin ditugu esplotazio-sareak borrokatu emakumeen eta nesken gorputzak kontsumo-ondasun gisa hartzea ahalbidetzen duen sistema zalantzan jarri gabe. Prostituzioaren eta sexu-kontsumoaren zenbait moduren normalizazioak merkatu bati eusten laguntzen dio, eta merkatu horretan desberdintasunak, arrazakeriak eta pobreziak pisu erabakigarria dute.

Podemos Euskaditik erantzun feminista, integrala eta biktimen eskubideetan oinarritutakoa defendatzen dugu. Gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren egoeran dauden emakumeek ez dute estigmatizaziorik behar, ezta oztopo gehiago ere: babesa, baliabideak eta beren bizitzak berreraikitzeko benetako aukerak behar dituzte.

Horregatik, honako hauek eskatzen ditugu:

Biktimak detektatzeko, babesteko eta erabat erreparatzeko konpromisoa duten erakundeak, arreta espezializatu eta koordinatua bermatuz eta biktima berriro biktimizatzea saihestuz.

Baliabide publiko nahikoak eta egonkorrak, emakume batek esplotazio-egoeran jarraitu behar izan ez dezan alternatibarik ez izateagatik, etxebizitzarako, enplegurako, diru-sarreretarako eta administrazio-erregularizaziorako benetako sarbidea bermatuz.

Prebentziorako eta hezkuntza afektibo-sexualerako politikak, sexu-indarkeriaren kultura, emakumeen objektualizazioa eta dena kontsumo-objektu bihur daitekeelako ideia zalantzan jarriko dutenak.

Gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren aurkako erantzun integrala, esplotazioarekin irabaziak lortzen dituztenen aurka jardungo duena eta biktimen babesa eta eskubideak erdigunean jarriko dituena.

Prostituzioaren abolizioa, prostituzio-egoeran dauden emakumeentzat benetako eta duinak diren alternatibak bermatuko dituzten gizarte-politikekin batera.

Podemos Euskaditik ez dugu onartzen desberdintasuna negozio-aukera bihurtzea, ezta sexu-esplotazioa saihestezina den errealitate gisa aurkeztea ere. Gizarte demokratiko batek ezin du beste aldera begiratu emakumeak, neskak eta mutilak harrapatu, esplotatu eta merkantzia bihurtzen dituzten bitartean.

Emakumerik ez delako merkantzia izan behar. Neskarik ez delako hazi behar bere esplotazioa normalizatzen duen gizarte batean. Eta gizakien salerosketari eta sexu-esplotazioari amaiera emateko, horiek posible egiten dituzten baldintzak eraldatu behar direlako.

Podemos Euskaditik argi dugu: gorputz bat ere ez da merkantzia bihurtu behar, ezta negozio-aukera ere.

Salerosketaren aurka. Sexu-esplotazioaren aurka. Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte feminista baten alde.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input