Skip to main content

2023ko lehen topaketa irekia egin du Irungo Podemos Ahal Duguk herritarrekin

David Nuño Irungo Udalerako hautagaiak parte hartu du ekitaldian, eta, horri esker, interesdunek udal taldearen proiekturako galderak eta proposamenak partekatu ahal izan dituzte. Besteak beste, Thania Pazos, Enrique Martínez, Naroa Perurena eta Eukene López Irungo Podemos Ahal Duguren egungo bozeramailea dira proiektuko kideak.

Topaketak oso harrera ona izan du bertaratu direnen artean. Hautagaiak hau nabarmendu du: "Irungo Podemos Ahal Dugun oso militantzia aktiboa dugu, eta hori eskertzekoa da, indar hori gabe ez baikinateke izango gaur egun garena. Dagoeneko duten inplikazioak eta hemendik aurrera izango duten inplikazioarekin errealitate bihurtuko dira hauteskundeetarako ditugun asmoak, eta, zergatik ez, gainditu ere egin litezkeelakoan gaude", adierazi du." Maiatzaren 28a iristeko gogo handia dugu; izan ere, ahalegin osoa egingo dugu eraldatzen duen indarra geu garela erakusteko".

Irungo Podemos Ahal Duguk estatuko Podemosen antzeko bidea jarraitu du. 2015ean udalean sartu ginen Sí Se Puede Irun markarekin, eta oposizioan egon ginen 2019ra arte. Diputatuen Kongresuan bezala, M. Rajoyren aurkako zentsura mozioak aurrera egin zuenean, 2018an, udal gobernua hautsi zen, eta agintaldia amaitu arte gure jarrera aldatzen joan zen. Oposizioko bloke tinko gisa aritu ginen hauteskundeetara arte, eta hor konturatu ginen, erantzukizunagatik, posizio eraikitzailea izan behar genuela.

Koalizio-gobernua osatzearekin batera, udal mailan Irungo Sozialistekin ituna egitea adostu genuen. Gizarte ongizatea, berdintasuna eta euskara arloen ardura hartu genuen gure gain, eta orain beharrezko esperientzia hartu dugu proiektu ilusionagarri honen buru izaten jarraitzeko, indar eraldatzailea izaten jarraitu nahi baitugu, 2020ko abendutik Irungo Udalean erakutsi dugun bezala.

Hau da Irungo Podemos Ahal Duguk 2023an egin duen lehen ekitaldia. Urte garrantzitsua da David Nuño hautagaiak bere proiektua jarraitzaileekin eta militantziarekin finka dezala.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input