Skip to main content

Aduana zaharra Irungo garapen ekonomikoaren poloa izatea proposatu du Elkarrekin Podemos-IUk

Udal Gobernuaren aldetik Aduana Zaharra erostea aukera bikaina izan daiteke hezkuntza publikoa biziberritzeko, horrela espazio bat eskaini ahal zaio hezkuntza publikoari, goi mailako prestakuntza zikloentzako eskainiz.

Elkarrekin Podemos-IUk behin baino gehiagotan esan duen bezala, hiriko ondarea berreskuratzea pozgarria da beti. Oraingo honetan, Irungo eraikin enblematikoetako bat, Aduana Zaharra, berreskuratu izana ospatu behar da. Aduana Zaharraren eraikina existitzen den errealitate bat da, benetako proiektua da, eta aurrekontua hitzartuta dauka proiektua egokitzeko eta birgaitzeko.

Berreskuratu eta birgaitu ondoren, espazio horrek eragina izan behar du Irungo eta Gipuzkoako herritarrengan. Elkarrekin Podemos-IUren ustez, Aduana Zaharrak goi-mailako heziketa-zikloetako hainbat erakundek beren prestakuntza gauzatzeko behar duten espazioa eskaini behar du, ekipamendu modernoarekin eta XXI. mendeko errealitatera egokituta. Gainera, heziketa-ziklo horiek Aduana Zaharraren inguruak eskaintzen duenaren arabera definitu beharko lirateke, dagozkion erakundeekin elkarrizketa-bide bat irekiz.

Ildo beretik, elkarrizketa-kanal hori oso onuragarria izan liteke Irunentzat. Euskal Herriko Unibertsitatea eta, are gehiago, UNED erakartzeko beste aukera handi bat izango litzateke. Alde horretatik, Aduana Zaharra prestakuntza aurreratuko zentro bihur liteke, eta Irungo lan-sektoreetara bideratu lezake bere prestakuntza-eskaintza. Elkarrizketa horretan, Behobia auzoan dagoen Hizkuntza Eskola Ofiziala ingurune horretara hurbiltzea ere proposatuko litzateke.

Via Irun proiektuko etorkizuneko polo ekonomiko gisa, Aduana Zaharran ere Bidasoa bizirik koka liteke, eta baliabidez hornitu, startup teknologikoen inkubagailu publiko bat eskaintzeko, coworking eremuetarako, komunikazio eta bilera eremuetarako espazio egokiekin. “Aduana Zaharrerako egiten dugun apustua da espazio hori Irungo prestakuntza, berrikuntza eta garapen ekonomikorako eremu bihurtzea da”, adierazi du David Nuño Irungo alkategaiak, eta, amaitzeko, hau adierazi du: “inbertsio publiko bat egiten badugu, erantzuna zerbitzu publikoetatik eman behar da, inbertsio hori ez izateko soilik enpresa pribatuentzako negozioa”.

Horrekin batera, lanerako, ekipamendurako eta atsedenerako guneak ere eskainiko lirateke, ekonomia sozial eta solidarioan oinarritutako garapen ardatz bat sortzeko helburuarekin. “Apustu argia eta Irungo hirirako benetako aukera bat”, adierazi du Elkarrekin Podemos-IU Alianza Verde koalizioko alkategaia. Azken batean, etorkizunera begira, Irun birmoldatzea dakar proiektuak berekin, publikotasunari indar gehiago emanez.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input