Skip to main content

Ione Belarra eta Pilar Garridoren hitzaldiaren gakoak, 'Begirada Zabalak' topaketan

Ione Belarra

BJKN geldituta

Dagoeneko hiru urte bete dira botere judizialaren Kontseilu nagusiaren agintaldia iraungita dagoenetik. Hiru urteetan oposizioko alderdi nagusia Konstituzioaren aurka auzi-ihesean ibili dela. PPk konstituzioa urratzen jarraitzen badu, gehiengo aurrerakoi eta plurinazionalak behar den guztia egin beharko du epaileen gobernu-organoa behingoz berritu dadin. Imajinatzen al duzue lehendakari bat hiru urtez hauteskundeak deitu gabe egotea tokatzen denean? Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin gertatzen ari dena PPren totalitarismo hutsa da, demokrazia bakarrik gustukoa du berak irabazten duenean bakarrik.

Euskadirentzako alternatiba

Izan ere, zerbait argi badaukazue eta badaukagu, Euskadik inoiz baino gehiago behar duela euskal herritar guztien eskubideak defendatuko dituen alternatiba aurrerakoi eta eraldatzailea. Badakigu hemen denbora luzean agintzen aritu direnek zer esango diguten: ezinezkoa dela. Bipartidismoa  ezin zela hautsi esan zuten berberak dira, ezta Rajoy ezin zitekeela bota edo gurea bezalako indar politiko bat gobernuan  ezin zitekeela sartu ere.

Baina guk ederki dakigu posible dela: ezkerreko gobernu bat posible da Euskadin. Baina une hori iristeko, Podemos Ahal Dugu ahalik eta indartsuena izatea behar dugu, eta gizarte zibilarekin, gazteekin, eragile sindikalekin eta herritarrekin eraikitzen ari garen espaziorik zabalena izan dadin. Jende guztiak daki Euskadin aldaketa bat egoteko baldintza Podemos Ahal Dugu hemen oso indartsu egotea dela eta elkar ulertu behar dutenek elkar ulertzea ere beharrezkoa dela, eta horretarako Podemos Ahal Dugu-k indartsu egon behar duela eta gehiengo berri bat ehuntzeko moduan egon behar duela, gaur egun koalizio-gobernua sostengatzen duena bezalakoa.


Euskadiko Podemos Ahal Dugu

Euskadiko Podemos Ahal Dugu Podemos Euskadi gero eta ezinbestekoagoa izaten ari da eta izango da gure herri osoan aldaketa sakonak lortzeko. Podemos Ahal Dugu-n argi daukagu plurinazionaltasuna ez dela esaten, baizik eta egin egiten dela, eta horregatik harro gaude zuekin tresna politiko bat eraikitzen ari garelako, gure herrialdearentzat nahi duen etorkizunaren eredu dena. Lurralde mailan errotuagoa dagoen Podemos Ahal Dugu bat, alde guztietatik batzen duena guztiona den gure etxea erakitzeko.

Eskerrik asko itxaropena eraikitzeagatik, egunero “sinetsi nahi izate” horregatik. Bide honetan, kideok, zuetako bakoitza behar zaituztegu. Militante bakoitza, proiektu honetan sinesten duen pertsona bakoitza. (...)


Pilar Garrido

Podemos Ahal Dugu-ren zentralitatea

Herrialde honetan zentralitatearen ordekariak gara. Motxilarik eta konplexurik gabeko indar politikoa gara. Ongi dakigu noren aldean gauden. Horregatik gara herri honetako gobernuaren alternatiba. Euskadi aldaketa uneak bizitzen ari da. Euskadiko eszena politikoa kolokan dago, eta berrantolatzeko, indartu egin behar da Podemos Ahal Dugu, Euskadiko gehiengo sozialen sentimenduarekin ondoen lotzen duen espazio politikoa zabalduz. Euskal esparru ezkertiar, plural eta inklusibo baten unea da, Estatuan lortu nahi dugun herrialde ereduari ekarpen handia egin diezaiokeena.

Espazio politikoa

Gure herria ondoko oinarriekin eraiki nahi duten alderdi, kolektibo, eragile sozial eta sindikalen bloke historiko batean pentsatzen dugu: lan duinarekin, eskubideekin, integrazio eta berdintasunarekin. Berdinen herrialdea.

Etorkizuna duen herrialdea

Gazteentzako etorkizuna duen herrialde bat nahi dugu, bizitza proiektuak garatzea eta ikastea ahalbidetzen duena, non etxebizitza zentzuzko prezioan eskuratu ahal baita eta lan duina lortzeko aukera eskaintzen duena. Hain desorekatua eta pedratzailea ez den ekoizpen eredu berri bati ekiten  dion herrialde bat, lurraldean errotua, zaintzak eta bizitzaren jasangarritasuna aintzat hartzen dituena. Premiazkoa da industria sektorea eta balio erantsi handiko jarduerak defendatzea, trantsizio ekologikoarekin eta gure ongizatea bermatzeko behar ditugun ondasun eta zerbitzuen ekoizpenarekin lotutakoak. COVID-19aren krisiak argi erakutsi digu zer den funtsezkoa. Hitz egin dezagun subiranotasun industrialaz edo subiranotasun energetikoaz. Eskubide berdinak dituzten euskal herritarron herrialdea, non euskaldun sentitzeko eta izateko modu guztiek aintzatespen zintzoa baitute.

Herrialdea berreraiki

Daukagun herrialde ereduan, ez da sostengatzen guztion bizitza, baizik eta pribilegiatu gutxi batzuena. Honela ekartzen zigun gogora  Clara Campoamorrek: bizitza bakarrik defenda daiteke kooperatuz eta elkarrekin egindako ekimenez. Beraz, orain, gure erronka nagusia herrialdea berreraikitzea da, modu solidarioan eta  erabat eko-feminista den begiradaz. Dagoeneko urrats batzuk eman dira, koalizio-gobernuak ekintzekin erakutsi du, ez hitz hutsalekin, krisitik atera daiteke jendea zainduz, haien beharrei erantzunez, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteek bezalako neurriek, gizarte-ezkutuak, indarkeria matxisten aurkako borroka-neurriek eta abarrek erakusten dute posiblea dela. Ibilbide-orria markatuta dago, eskubideak berreskuratu eta zabaldu eta bizitzea merezi duten bizitza duinetarako baldintza materialak sortu behar dira. Eta Euskadin, Podemos Ahal Dugu-k, gure espazio politikoak, herrialde proiektu bat du. Berdinen arteko herrialde bat. Berdinak eskubideei dagokienez. Herritarrei, egunerokoan, ziurtasunak eta segurtasuna emango dizkien herrialdea.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input